Gorka ALDA (1971) konposatzailea

Parisen bizi eta lan egiten du 1989az geroztik.

Donostiako Musika Eskola Nagusiarn Gotzon Aulestiak emandako musikaren idazketa ikastetak egin da gero, 1989 urtean bere ikasketak Parisen jarraitzen ditu "Rueil-Malmaisoneko "conservatoire National"ean.

Ministère de la Culture et de la Francophonie beka bat ematen dio. Lehen Sariak honako ikasketetan: Armonia, Musika Analisia, Kontrapuntua, Orkestrazioa, Konposizio instrumentala. Konposizio ikasketak Alain Roizenblatekin egiten ditu, Espainar estatuko kultura eta hezkuntza ministeritzak emandako beka batekin eta Lehenengo saria lortzen du ere 1999 urtean.

Garai honetan bere obrak piano eta ahotserako dira, Paul Klee margolanetan, Garcia Lorca eta Hugo Mugikan iradokiak.

Christian Eloy eta Régis Renouard-ekin GRM-en (Groupe de Recherches Musicales) elektroakustikoarekin konposizioan hasten da, gero Christine Groult-ekin segitzen ditu ikastetak. Konposizio elektroakustikoan Diplomatua epaileen zorionak jasos eta SACEM-etik (Frantziako egileen elkartea) saria jasoz.

Gaur egun, soinu instalazioak egiten ditu, eta kolaborazio artistikoak, bereziki aire libreko eremuetan. Horrela, uztartzen ditu ezpazioaren poetika, lekuan lekuko materialtasuna, eta guztia biltzen duen unibertsoa.

Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioak "Arteen Topaketa Saria" eman dio Gorkari 2002 urtean, Airea burdina zulatzen izeneko obrarengatik; soinu instalazio bat elektroakustika, Kamerazko taldeak eta solistak zituenak, Chillida-lekuko estalki gabeko eskulturekin elkarrizketa egiten zutenak.

Aurkeztutako azken obrak:

2003 "Barda eta hezur sua"Pariseko Maison d´Amerérique Latinean Soinu instalazioa, Roxana Páez poemen irakurketa eta Stanislas Kalimeroven Bideo emanaldiarekin.

2004 "Buruntza" Donostiako 65. Musika Hamasbostaldirako, Kontzertu-erakustaldi bat burutu eta konposatzen du (Santiago Ydañez artistaren obra-plastikoarekin elkarrizketa egiten duena) eta Andoaingo Buruntza harrobian eginez. Estrenaldi hirukoitza:

-Aura biolontxerako, elektroakustika eta dantza.

-Hutsunearen estrukturak, elektroakustika.

-Buruntza gizonezko koroarentzak eta elektoakustika.

2006 " Argisenti bategan arrakalak " (Elektroakustikoa) Soinu instalazioa Almeriko I Kontenporaneo Artezko Nazioarteko Biurtekaria"

2006 "Musique pour l´atelier Vassort." Ondare ekitaldiak.Loches (Frantzia)

2007 "Haiku" Biolontxelorako. Cité de la Musique de París.

2007 Carlos Gredos artistak Gaztela-Leon-en egindako"Nire jaioterria"erakustaldi ibiltarirako Konposizio musikala.

2007 "Haize Orraziari Omenaldia" Txalapartarako eta elektroakustirako. "Donostiko Hiriak" agindutakoa, Chillidaren Haize Orraziaren eskulturaren 30.garren urteurrenari omenaldi egiteko.

2008"Haiku" Biolontxelorako eta elektroakustiko atalak, Veneziako Fondamenta Nuove antzokian

2008" Argisenti bategan arrakalak " Bruselaseko Marni Antzokian

2008 "Grieta"Konposizio musikala, Aldo Chaparro artista plastikoak egindako "Escape" instalaziorako. Luis Adelantado Miami Gallery, MIAMI (USA)

2009 "Through the horizon" soinu instalazioa eta eskultura Pariseko StudioCharlot-en.

 

curriculum luzea - curriculum motza