![]()
| ·SOINU, BIDEO ETA IRUDIAK: www.artandproject.eu
*Jostaldi Frontoia (Hondarribia), abuztuaren 28an, 22:00tan “HORMEN ARTEKO OIHARTZUNAK”
Kontzertu eszenikoa, zestan eta zestaren joku eremuan inspiratua. Disziplina bakoitza bestearekin nahastu egiten da, bestearen arrastoak ditu, euren arteko muga jakinik gabe: pelotariak dira musika sortzaile, saxofoilariek doinuak jaurtitzera jokatzen dute, dantzariek eremua moldatzen dute, mugimenduarekin, erritmoarekin eta soinuarekin. Zesta jokuaren soinua grabatu, eta grabazio horietatik sortu dituzte soinu elektroakustikoak, baliabide informatikoen bidez, pelotalekuko soinuak moldatuta. Espektakuluan, espazioko elementuak musika bidez islatuko dira (eser-lekuak, hormak, zorua...) eta jokuaren poetika erakutsiko: airera jaurtitzen diren energiak, hutsuneari forma ematen dietenak, pelotak egiten duen bidea, pelotalekuko isiltasunak gordetzen dituen ohiartzunak...
|
||